Skip to main content

Mundu mailako logistika, korapilatuta. Bide guztiek garamatzate Txinara

Mireia Sagardia ATEGIko garraio arduradunak nazioarteko garraioaren egoera konplexuaren gakoak eman ditu Euskadi Irratian:

 

https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/8429086/mundu-mailako-logistika-korapilatuta-bide-guztiek-garamatzate-txinara/

 

Hornigaien krisiak eta mundu mailan logistika katean izaten ari den korapiloak herrialde harekiko dagoen dependentzia izugarria utzi du agerian. Itsaso bidezko garraioaren prezioak hirukoiztu egin dira, hainbeste hornigai mugitzeko nahiko ontzirik ez dagoelako.

Autogintzan, jostailu sektorean, elikagaietan, gero eta sektore gehiagotatik ari dira ohartarazten hornigai eskasiaz eta prezioen igoeraz. Pandemia osteko kontsumoaren gorakadak eragin du, neurri batean, logistika katearen ezina. Baina sakoneko bestelako arazoak bistaratu dituela azaldu dute adituek “Faktoria” saioan. Besteak beste, Txinarekiko menpekotasuna.

Itsasoz mugitzen dira munduko merkantzien % 60tik gora. Eta bertan antzematen dute gehien arazoa, Mondragon Korporazioko Ategi erosketa gune zentralizatuan, Mireia Sagardia logistika eta garraio zuzendariaren arabera. Prezioak hirukoiztu ere egin dira pandemiaz geroztik. Inazio Otaegi Exportmar enpresako arduradunak zehaztu duenez, itsasoz ere garraiolariak falta direlako: pandemia aurretik lehengaiak eta hornigaiak eramateko ontzi bat baino izaten ziren prest; orain, lehia dago ontzi bat kontratatu ahal izateko.

Pandemia osteko bat-bateko ekonomiaren esnatzeak garraio gaien eskaria handitu egin du eta eskasiari aurre egiteko hornigaien stocka handitu nahian ari dira enpresa asko, katea are eta gehiago estutuz.

Egoera honek koiunturaletik baduela uste du Amaia Goikoetxea ekonomia kazetariak. Nolanahi ere, krisi honek sistemaren ahulguneak agerian utzi dituela erakusten dutela garbi dute denek. 2022 urtean ere zailtasunek iraun egingo dutela uste dute.

Related News

El precio de la energía cierra fundiciones de zinc en Europa

El valor futuro de los materiales disruptivos