Skip to main content

Ika, ika, ika ……ATEGI eta KORRIKA!

Euskararen aldeko ekimen jendetsuenetakoa da Korrika, irabazle bakarra hizkuntza duen eta bi urtean behin egiten den lasterketa. Martxoaren 31n hasiko da Amurrion eta hamar egunez euskararen ezagutza eta erabilera bultzatuko ditu “HitzEkin” leloa zazpi haizetara barreiatuz.

ATEGIk Euskara Plana du eta bere zerbitzua euskaraz eskaini nahi die bere bezeroei. Iaz lortutako Urrezko Bikain Ziurtagiria du lekuko. Baina horrez gain ekarpena egin nahi dio euskararen normalizazio eta erabilerari eta horretarako Korrikaren Kilometroa erosi du Arrasaten. Apirilaren 1ean, hotz eta euripean, ATEGIko langileen eskutik Korrikako lekukoa eraman genuen.

Ika, ika, ika… ATEGI eta Korrika!

 

Foto:  Goiena Komunikazio Taldea y Ategi

Related News

Entrevista de ATEGI en Expansión: diversificación, resiliencia y stocks

Qué debemos conocer del mercado de gas para gestionarlo mejor en nuestra empresa