ATEGIk “OROTZAT BAT” Proiektua garatu du. Aipatu Proiektuaren helburua industria-sektoreko eta hari lotutako zerbitzuetako enpresen lankidetza-ekimen bat garatzea izan da, hain zuzen ere enpresen arteko lankidetza-dinamika bat garatzeko, ezagutzak eta gaitasunak batuko dituen egitura integrala, eta Erosketak eta Hornitzaileak Kudeatzeko Eredu Berria definitzetik hasi eta eremu horretarako Software as a Service (SAS) zerbitzu mankomunatua erabiltzeraino.
Proiektua garatzeko, ATEGIk GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Sailaren “Balioa Sortzeko Eraldatzen” Programaren laguntza izan du.
“OROTZAT BAT” Proiektuak lankidetza-prozesu bat planteatzen du kontratazio- eta erosketa-prozesuen esparruan antolaketa, operazio eta teknologia-arazo berberak dituzten 6 enpresaren artean. Horrela, eremu horretan duten enpresa-dimentsio mugatua arintzeko eta enpresen banakako gaitasuna gainditzen duten antolaketa-garapenei eta garapen teknikoei aurre egin ahal izango die, konponbide mankomunatuak bilatze aldera.
Hori dela eta, Proiektuak enpresa-lankidetzako helburu hauek izan ditu:
- Industria Sektorerako Erosketak eta Hornitzaileak Kudeatzeko eskaintza berritzaile bat abiarazteko Ekintza Plan bat garatzea, industria-sektoreko enpresentzat eta harekin lotutako zerbitzuentzat Software as a Service (SAS) Zerbitzuan oinarritua.
- Proiektuaren erabiltzaile diren 6 enpresentzako Kontratazio eta Erosketa Eredu Helburu Berri bat definitzea.
- Proiektuaren erabiltzaile diren 6 enpresentzako Kontratazio eta Erosketa Eredu Operatibo Berri bat definitzea.
- Eredu Operatibo Berrira egokitutako digitalizazioaren zehaztapenen, betekizunen eta irismenaren definizioa, Supplier Relationship Management (SRM) eremuko soluzio mankomunatu baten bidez, proiektua erabiltzen duten 6 enpresentzat.
- Ekintza-Plan bat ezartzea, proiektuaren erabiltzaile diren 6 enpresentzat Supplier Relationship Management (SRM) eremuan konponbide mankomunatu bat eraginkortasunez ezartzeko beharrezkoak diren lan-planak, baliabideak eta inbertsioak hedatzeko.