Skip to main content

IKT

3

Informazio eta Komunikazio Teknologiak ezinbesteko tresnak dira enpresen lehiakortasuna ziurtatzeko. Lana egiteko eta baliabideak kudeatzeko daukagun modua eraldatu dute. Funtsezko elementuak dira gure lana produktiboagoa izan dadin: komunikazioak bizkortzen dituzte, taldeko lana sustatu, izakinak kudeatu, finantza azterketak egin, gure produktuak sustatzen dituzte merkatuan, etab.

Gure bezeroen beharrak eta erosketa bolumenak taldekatzen ditugu eta nazioarteko lehen mailako eragileekin negoziatzen ditugu esparru-akordio estrategikoetan. Horri esker, gure bezeroentzako kostuak aurrezten ditugu, zerbitzuen estaldura-bermeak hobekuntzak izaten ditu eta eragiketa eta finantza arloko arriskuak txikitu egiten dira.

Erosketa maila honetan 2 arlo jorratzen ditugu: informatika eta komunikazioak.

Informatika

Ategin, gure bezeroekin lankidetzan aritzen gara ITak planifikatzen, haien negoziorako kostuak hobe daitezen. Gure bezeroei balioa ematen diegu, punta-puntako hornitzaile eta partner sarearekin negoziatuz; hornitzaile eta kide horiek bezeroen beharren araberako irtenbide eta zerbitzu teknologikoak kudeatzen dituzte eta horrek abantaila lehiakorrak ematen dizkiete haien jarduera garatzeko.

 

HARDWAREA

  • Lehen mailako fabrikatzaileekin zuzenean negoziatzen ditugu gure bezeroen beharretara egokitutako ekipoak, baina enpresa bakoitzak behar jakinak dituenez, bezeroek haien eskakizunen arabera era ditzakete taldeak, guk egindako kudeaketarekin.  Bezeroari eransten diogun balioa, baldintza ekonomikoak hobetzetik haratago doa; horretarako, bezeroaren beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzen du banatzaile homologatu batek eta bezeroari zuzenean eskaintzen dio salmenta zerbitzua, ezarritako epean; pertsonalizatutako maniobra stockak ere ezar daitezke.  Gainera, ekipoek berme zabala daukate eta enpresaren egoitzan bertan eskaintzen zaie zerbitzua.
  • Gure bezeroak salneurrietan eta teknologien eboluzioan eguneratuta mantentzeko asmoz, hiru hilean behin aztertzen da katalogoa.
  • Negoziatutako produktuak ondorengoak dira: 
    • Mahai gaineko PCak, ordenagailu eramangarriak, tabletak, monitore txikiak eta handiak, zerbitzariak, biltegiratze kabinak;
    • Switcheak, routerrak, wifi ekipamendua, SAI sistemak;
    • Inpresioa.  Gure bezeroek doako inpresio-ikuskaritza izan dezakete, haien kostuak eta agirien kudeaketaren operatiboa hobetzeko.

 

SOFTWAREA

  • Gure bezeroak, txikiak, ertainak nahiz handiak, aholkatzen ditugu lizentzia beharrei buruz; legezko eskakizunak artatzen ditugu eta jarraian erosketa optimizatzen dugu, software egile nagusienekin zuzenean negoziatuz. 
  • Gure bezeroek behar duten teknologia edozein unetan izatea ziurtatu nahi dugu, horregatik aritzen gara etengabe ekoizpenerako berariazko irtenbideen bila.

 

ZERBITZUAK

Gure bezeroei zerbitzu profesionalen ezarpenak eta aholkularitza eskaintzen diegu, baita kudeatutako zerbitzu globalak ere enpresako ITaren kudeaketa hobetzeko eta haien ekoizpenean parte hartzeko; data center irtenbideetatik edo segurtasun-ikuskaritzetatik hasita, managed services solutions-etara arte.

  • Eskaintzen ditugun zerbitzu profesional nagusiak hauek dira:
    • Datacenter irtenbideak
    • Informazio-kudeaketa irtenbideak
    • Goi errendimenduko clusterrak
    • Cloud services-ak
    • Komunikazioa eta segurtasuna
    • Prestakuntza pertsonalizatua
    • Erabiltzaile-zerbitzuak
    • Ekoizpen sistemen birkokapena
    • Aktiboak suntsitzeko zerbitzuak
    • Mahaigainaren birtualizazioa
  • Kudeatutako zerbitzu globalak
    • Help & Service Desk
    • Euskarrien zerbitzu espezializatuak in situ
    • Managed Services Solutions

Komunikazioak (Telefonia mugikorra, telefonia finkoa eta datu-sareak)

  • Ategin, gure bezeroei laguntzen diegu beren konpainiaren eraldaketa digitalari heltzen irtenbiderik berritzaileenekin, horrela haien lehiakideen aurretik egon daitezen.  Arlo honetako gure kudeaketa, aholkularitza eta kostuen kudeaketa eremuetan oinarritzen dugu.
  • Gure bezeroak aholkatzen ditugu IKTen egungo egoeraren azterketan, hobetu beharreko alderdiak definitzen ditugu eta egin beharreko ekintzak edo proiektuak planifikatu: IP komunikazioak, mugikorrak, lankidetzarako tresnak, ikus-entzunezkoak…
  • Gure bezeroentzako profil pertsonalizatuekin telefonia finkoko, telefonia mugikorreko eta datu-sareetako beharrak negoziatzen ditugu; kasu bakoitzerako hornitzaile/integratzaile egokiena aukeratzen dugu eta negoziazioa integratzeko beharrezkoa den proiektua aztertzen dugu.
  • Kostuen kudeaketan bezeroen baliabideen dedikazioa murrizten dugu eta modu integralean kudeatzen ditugu lau driverrak:
    • Operadoreen tarifen optimizazioa;
    • Kontratatutako tarifen ezarpen zuzena;
    • Gastuen planifikazioa;
    • Gomendatutako praktika onak.
  • Europan, Amerikan eta Asian nazioarteko sareak behar dituzten bezeroei erantzuten diegu.

Kategoria gehiago

null

ENERGIA

null

GARRAIOA

null

HORNIDURAK

null

NAZIOARTEKO EROSKETAK