Skip to main content

ATEGIk “OROTZAT BAT” Proiektua garatu du Gipuzkoako Foru AldundikoEkonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Sailaren “Balioa Sortzeko Eraldatzen” Programaren laguntza izan du

ATEGIk “OROTZAT BAT” Proiektua garatu du. Aipatu Proiektuaren helburua industria-sektoreko eta hari lotutako zerbitzuetako enpresen lankidetza-ekimen bat garatzea izan da, hain zuzen ere enpresen arteko lankidetza-dinamika bat garatzeko, ezagutzak eta gaitasunak batuko dituen egitura integrala, eta Erosketak eta Hornitzaileak Kudeatzeko Eredu Berria definitzetik hasi eta eremu horretarako Software as a Service (SAS) zerbitzu mankomunatua erabiltzeraino.

Proiektua garatzeko, ATEGIk GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Sailaren “Balioa Sortzeko Eraldatzen” Programaren laguntza izan du.

 

 

“OROTZAT BAT” Proiektuak lankidetza-prozesu bat planteatzen du kontratazio- eta erosketa-prozesuen esparruan antolaketa, operazio eta teknologia-arazo berberak dituzten 6 enpresaren artean. Horrela, eremu horretan duten enpresa-dimentsio mugatua arintzeko eta enpresen banakako gaitasuna gainditzen duten antolaketa-garapenei eta garapen teknikoei aurre egin ahal izango die, konponbide mankomunatuak bilatze aldera.

 

Hori dela eta, Proiektuak enpresa-lankidetzako helburu hauek izan ditu:

  • Industria Sektorerako Erosketak eta Hornitzaileak Kudeatzeko eskaintza berritzaile bat abiarazteko Ekintza Plan bat garatzea, industria-sektoreko enpresentzat eta harekin lotutako zerbitzuentzat Software as a Service (SAS) Zerbitzuan oinarritua.
  • Proiektuaren erabiltzaile diren 6 enpresentzako Kontratazio eta Erosketa Eredu Helburu Berri bat definitzea.
  • Proiektuaren erabiltzaile diren 6 enpresentzako Kontratazio eta Erosketa Eredu Operatibo Berri bat definitzea.
  • Eredu Operatibo Berrira egokitutako digitalizazioaren zehaztapenen, betekizunen eta irismenaren definizioa, Supplier Relationship Management (SRM) eremuko soluzio mankomunatu baten bidez, proiektua erabiltzen duten 6 enpresentzat.
  • Ekintza-Plan bat ezartzea, proiektuaren erabiltzaile diren 6 enpresentzat Supplier Relationship Management (SRM) eremuan konponbide mankomunatu bat eraginkortasunez ezartzeko beharrezkoak diren lan-planak, baliabideak eta inbertsioak hedatzeko.

 

Related News

La oportunidad de la reindustrialización

¿GOBERNANZA TECNOLÓGICA GLOBAL?