Enpresak inguru globalean arrakastaz integratzeko, nazioartekotze estrategietan beharrezkoa da erosketen kudeaketa negozioaren ikuspegi integralarekin egitea beharrezkoa da ere, ekipo anitzekin eta kultura anitzetako langileekin lana egin ahal izatea eta nazioarteko hornitzaileen eta kanpoko merkatuen egituraren eta kulturaren ezagutza sakona izatea.
Nazioartean erosketak prozesuekin hasten, garatzen eta kudeatzen laguntzen dizugu, zure enpresaren errentagarritasuna eta lehiakortasuna hobetzen jarraitzeko.
Diziplina anitzeko taldea dugu, esperientzia handikoa eta 35 aditu baino gehiago daude bertan. Taldea Europar Batasunean egoteaz gain, munduko kokapen estrategikoetan ere badago: Txina, India, Vietnam, USA eta Mexiko.
Gure zerbitzua behar zehatzen arabera modulatzen da; merkatuak aztertzen ditu, horniketa iturriak aukeratzen ditu, ekoizpenaren jarraipena eta kontrola egiten du eta bezeroaren neurrirako proiektuak hala eskatuz gero, beste banakako zerbitzu batzuk ere egiten dira.
Gure bezeroek eskatzen dituzten produktuen tipologia kudeatzen dugu. Bere bolumenaren arabera hauek nabarmentzen dira, besteak beste:
- Moldeak eta trokelak.
- Osagai industrialak: forja, torlojuak, estanpazioa, galdaragintza, mekanizatuak, injekzio produktuak, azpimultzoak, eraikuntza eta fundizioko materiala…
- Kontsumo ondasunak eta banaketa: etxea, kirol ekipamendua, sustapen artikuluak…
Merkatuen prospekzioa eta horniketa iturrien hautaketa
1. Nazioarteko erosketetarako aholkularitza eta babesa:
- Hornitzaile berrien prospekziorako aholkularitza: Txina, India, Vietnam, Taiwan, Tailandia…
- Hornitzaile xedeen agenda prestatzea, produktu familien arabera.
2. RFQ: Prospektatu beharreko produktu familien espezifikazioak:
- Eguneratutako planoak.
- Espezifikazio teknikoak.
- Erosketa-bolumenak definitu.
- Interesatutako produktuen helburu prezioak.
3. Hornitzaileak identifikatu eta autatzea+erosketako terminoen negoziazioa:
- Hornitzaileen auditoria eta homologazioa: ISA.
- Ordainketa terminoen negoziazioa eta kanbio-bermatzea.
- Ekoizpen prozesuaren definizioa eta jarraipena eta entrega-datak.
- Laginen balidazioa enpresaren aldetik eta ezarri beharreko ekintza zuzentzaileak definitzea.
4. Prospektu bidaien diseinua eta planifikazioa:
- Bidaia-agendak prestatzea eta hornitzaile desberdinei bisita.
- Gure hango proiektu zuzendariak lagunduko dizu bidaia osoan zehar eta hornitzaileei egin beharreko bisitetan.
- Logistikaren kudeaketa eta garraioa bidaian zehar.
5. Erosketa eskariaren jaulkipena:
- Eskaria eta erosketako azken kopuruak baieztatzea.
- Proforma faktura prestatzea: PI.
- Ekoizpen prozesuaren banantzea eta entrega-datak.
Ekoizpenaren jarraipena eta kalitatea ziurtatzea
1. Kalitate agiriaren definizioa:
- Jarraibide kontrolaren azterketa eta dimentsio kritikoen definizioa.
- Hornitzaile xedeen agenda prestatzea, produktu familien arabera.
- Kalitate-ikuskapen taldearekin bilera, ikusi beharreko puntu kritikoak eta prestatu beharreko agiriak aztertzea.
- Kalitate sailari kontrolerako tresnak eskatzea.
2. Entrega-daten jarraipena:
- Bidalketen agenda astero eguneratzea.
- Telefono bidezko jarraipena hornitzaileekin, ekoizpen-prozesuaren egoerari buruz.
- Ekoizpen-prozesuaren txostena eta oinarrizko mugarrien eta botila lepoen definizioa.
3. Kalitate ikuskapena:
- Hornitzaileari ikustaldia eta kalitate-ikuskapena MIL-STD-105 arauak oinarri hartuta.
- Egindako eskariarentzako kopuruak eta PL zuzena egiaztatzea.
- Kalitatezko proba suntsitzaileak/ez suntsitzaileak egitea + estalduren lodiera neurtzea.
- Osaera kimikoaren azterketa eta materialen zehaztapena:
- PMI pistola
- Espektrometroa
- Kalitatearen txostena prestatzea, ikuskapen prozesuko argazkiekin.
- Aurreko eskarietako arazoak aztertzea, arazo horiek konpondu zirela bermatzeko.
4. Ez adostasunen kudeaketa:
- Aurkitutako ez adostasunen balorazioa.
- Ezarri beharreko ekintza zuzentzaileen definizioa.
- Ekintza zuzentzaileen ezarpenaren jarraipena eta jarraipenerako behar diren kontrol-tresnak.
5. Kudeaketa logistikoa:
- Edukiontzian merkantzia egiaztatu eta karga-txostena egiteaz gain, packaging materialak EBrako egokiak direla egiaztatzen da ere, Forwarder-arekin merkantzien irteera eta iritsiera datak ezartzen dira. ATEGIK zure garraioa optimizatzeko aukera ematen dizu lurrez, itsasoz eta airez, garraio hori gainerako bezeroentzat berme guztiekin egiten ditugun kudeaketei gehituz eta zure lehiakortasuna areagotuz.