Skip to main content

ATEGI MAHAI-INGURUAN “GASTUEN KUDEAKETA NEGOZIOAREN JARRAITUTASUNAREN ERDIAN”

Pasa den uztailaren 2an Ategik AERCEk (Asociación Española de Responsables de Compras y Aprovisionamientos) antolatutako mahai-inguruan parte hartu du. Open Talk honetan, “Gastuen kudeaketa negozioaren jarraitutasunaren erdian” izenburuarekin, parte hartzaileak Marta Pardo- Ategi, Manuel Berlanga- Edreams, Ramón Luengo- NH Hoteles eta Gonzalo Fornos- KPMG izan dira eta moderatzaileak Luis Vega- Genoma Swiss Biotechnology eta AERCEko irakasle kidea izan dira.

Ategik bere funtzioa ezagutzera eman du eta enpresen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du gastuen kudeaketan, proiektuen garapenean eta balio erantsia sortzen duten zerbitzu berritzaileetan.

Ziurgabetasun garai hauetan enpresen esku ez dauden egoera batzuk sortzen dira, baina erakunde batek erantzuten duen moduak posizio arrakastatsu bat sortzea ekar dezake etorkizun batean. Negozioaren gastuen kudeaketa negozioaren jarraitutasunaren plangintzaren euskarri bezala ipintzean, erosketetako eta finantzetako zuzendariek biziraun ez ezik, ekonomia berreskuratzean hobetu egingo dute.

Eztabaidagaiak honako hauek izan dira:

  1. Zein izan da COVID-19aren eragina zuen hornidura-kateetan?
  2. Nola ari da eragiten negozioaren jarraitutasunean?
  3. Zein eginkizun ari da izaten Erosketen Funtzioa eta Hornidura-kateen Kudeaketa?
  4. Nolako eragina du teknologia egokia edukitzeak gastuaren eta arriskuaren kudeaketan?
  5. Zein beste palanka izan da edo izango da beharrezkoa aktibatzea denboran zehar negozioaren jarraitutasuna eta iraunkortasuna bermatzeko?

Mahai-inguruaren eduki osoa ondorengo estekan aurki dezakezu:

La Gestión del Gasto en el Centro de la Continuidad del Negocio  https://bit.ly/2BU2T2g

Related News

¿Es viable gestionar el riesgo de compra en las materias primas?

Informe de Competitividad de Euskadi