Skip to main content

ATEGI Euskadi Irratian: etorkizuneko merkatuen gakoak tentsio geopolitiko betean

Audio osoa entzuteko linka:

ATEGI Euskadi Irratian: etorkizuneko merkatuen gakoak tentsio geopolitiko betean

 

Ziurgabetasun geopolitiko handiko testuinguru batean, Iranen inguruko gatazkak nazioarteko merkatuen bilakaera baldintzatzen ari diren honetan, lehengaien merkatuen funtzionamendua ulertzea bereziki garrantzitsua da industria-enpresentzat. Hain zuzen ere, gai horiek izan ditu hizpide gaur bertan emititu den Euskadi Irratia-ko “Faktoria” saioak, eta bertan parte hartu du Josu Luengok, ATEGI-ko lehengaien arduradunak.

Elkarrizketan zehar, modu argi eta didaktikoan azaldu dira etorkizuneko merkatuen funtzionamendua, prezioen eraketan duten papera eta, bereziki, ziurgabetasun handiko testuinguruetan hegazkortasuna kudeatzeko duten erabilgarritasuna. Energiaren, metalen edo beste lehengai batzuen prezioek gorabehera handiak izan ditzaketen egoeretan, tresna hauek enpresei ikusgarritasuna irabazten, agertokiak aurreikusten eta arriskuarekiko esposizioa murrizten laguntzen diete.

Halaber, nazioarteko erreferentziazko merkatu nagusiak ere aztertu dira, hala nola London Metal Exchange delakoa, eta hauek lehengaien merkataritza globalean duten garrantzia. Ikuspegi praktiko batetik landu da guztia, enpresek eguneroko jardunean tresna hauek nola erabiltzen dituzten ulertzeko.

Saioan parte hartu du, halaber, Iker Ariznabarretak, finantza-merkatuetako aholkulariak, gaur egungo ziurgabetasun testuinguruan merkatuen portaerari buruzko ikuspegi osagarria eskainiz.

Related News

Informe semanal de electricidad 29-1-2018

Crisis energética sin precedentes en China