Skip to main content

Garraioa

2

Logistika tresna estrategikoa da eta lehiakortasuna hobetzeko balio du, enpresetako hornikuntza, ekoizpen eta banaketa prozesuetan eragina baitu.

Ondasun bat ekoiztea eta kostu lehiakorrak izatea garrantzitsua den arren, logistikaren bidez bezeroak eskatzen dituen produktuak edo zerbitzuak eskura jartzea ere oso garrantzitsua da, une eta toki egokienean, baldintza ezin hobeetan eta kostu optimoetan, ahalik eta modurik eraginkorrenean bete ahal izateko hornikuntza-kateko eskakizunak.

Ategin, garraio beharretarako irtenbideak diseinatzen eta ezartzen ditugu gure bezeroentzako, sektore eta tamaina desberdinetakoak izanik eta beraien beharrak bai lurreko, itsasoko eta airezko garraio mota bakoitzean zerbitzu gama desberdinetan batuz.

Gure aholkularitzarekin bezeroei balioa ematen diegu, bai izaera ekonomikoan zein kudeaketa optimizatuan, besteak beste hornitzaile taldea edota zerbitzu sorta arrazionalizatuz.

Lurreko garraioa

  • Lehen mailako hornitzaileekin lan egiten dugu, gure bezeroei zerbitzu maila hoberenak, malgutasuna eta garaiz egindako entregak eskainiz.  Gure bezeroak hainbat tamainakoak dira eta sektore desberdinetakoak ere, ondorioz, beren beharrak ere askotarikoak dira; horregatik behar guztiak asetzen dituen soluzio diseinuan lan egiten aritu gara baterako erosketaren printzipioa erabiliz.
  • Garraio mota honetan gure bezeroen banaketa eta hornikuntza behar guztiei estaldura eskaintzen duen  zerbitzu-sorta handia garatu dugu, Iberiar Penintsula eta Europa osoan estaldura emanez ondorengo zerbitzu mota hauetan:
    1. Nazio mezularitza
    2. Nazio eta nazioarteko paketeritza
    3. Nazioarteko grupajea
    4. Nazio eta nazioarteko karga osoa

Aireko garraioa

  • Gure bezeroek mundu mailan mugitu behar izaten dute merkantzia, hori dela eta, gure negoziaketak hornitzaile globalekin eta espezializatuekin burutzen ditugu bai aireko karga eta Courier zerbitzuetarako, mundu osorako estaldura eskainiz.
  • Familia honetan zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
    • Aireko karga
    • Nazioarteko mezularitza

Itsasoko garraioa

Gure bezeroek, itsasoko garraioa, beharrezko tresna bat bezala ulertzen dute beraien garapenerako eta nazioartekotzerako. Ategin,  erosketa kategoria honetan, negoziazioak garatu ditugu behar honi erantzuteko.

  • Kontenedore osoa (FCL)
    Gure bezeroei salneurri eta zerbitzu baldintzarik hoberenak eskaintzen dizkiegu beren inportazio eta esportazio beharretarako, ontzi-konpainia nagusiekin ditugun zuzeneko harremanei esker; beharrezko portu guztiak estaltzen ditugu, joan-etorriko denborarik hoberenak eta espazioa babesteko akordiorik hoberenak, kosturik hoberenean, beste balio-ekarpenen artean.
    Negoziazio hauek osatzeko, itsasoko ontziratzeak koordinatzen eta kudeatzen ditugu mundu osoan presentzia duten eragile logistiko globalekin; bidalketak bermatzen dituzte eta gure bezeroen logistika katean behar guztiei erantzunak ematen dizkiete.
  • Grupajea (LCL)
    Gure bezeroen itsas-grupajeen beharrez ere arduratzen gara. Beharren eta erosketa bolumenen taldekatzearen bidez, inportazioan eta esportazioan ezarpen globala behar duten zerbitzuen kostua eta kalitatea hobetzen dugu, ontziratzeen koordinazioa eta kudeaketa errazten baitituzte.

Kategoria gehiago

null

ENERGIA

null

IKT

null

HORNIDURAK

null

NAZIOARTEKO EROSKETAK