Skip to main content

Mineral kritikoen ekoizpena kontrolatzen duena izango da energia transizioaren buru

Josu Luengo: “Mineral kritikoen ekoizpena kontrolatzen duena izango da energia transizioaren buru”

Energiaren Nazioarteko Agentziak egindako txostenaren arabera, azken bost urteetan bizkoiztu egin da energia garbia ekoizteko behar den teknologietarako lehengaien merkaturatzea. Klima helburuak betetzeko, ordea, gaur egungo ekoizpenaren halako 3,5 beharko direla ohartarazi du.

Auto elektrikoek, haize errotek, edota eguzki panelek, mineralak behar dituzte ekoizpen prozesurako. Ezinbestekoak dira eta mugatuak daude. Eta horregatik deitzen zaie mineral kritiko. Litioa eta nikela erabiltzen dira, bereziki, baterietarako eta motor elektriko eta energia transminisoetarako, batik bat, kuprea. Kobaltoa edota galioa ere mineral kritikoen artean daude.

Horien denen ekoizpena bikoiztu egin da azken bi urte hauetan. Datozen urteetan ere hazten jarraituko du merkatu horrek baina Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) arabera, ez energia transizioa egiteko behar den abiaduran eta moduan. 2023 urteari dagokion lehen txostenean erakunde horrek azpimarratu du derrigorrezkoa dela munduan lehengai hauek erauzteko aurre ikusi diren proiektu guztiak atzerapenik gabe jartzea martxan. Dioenez, atzerapenek eta teknologia eskasak material horien hornikuntza arriskuan jartzen dute-eta. Eta Parisko akordioak beteko badira, beharrezkoa da gaur sortzen denaren halako 3,5 ekoiztea munduan. IEAk mehatxutzat dauka, baita ere, ekoizpen hori herrialde gutxi batzuen esku egotea; merkatua ez dibertsifikatuta egotea.

Josu Luengo Ategi enpresako lehengaien alorreko arduradunak ondo ezagutzen du merkatu hori. Jakinarazi du kuprea, Txile eta Perun ustiatzen dela, batez ere; litiorik gehien, Bolivian; eta nikela, adibidez, Indonesian. Merkatuaren nagusitasun erabatekoa, ordea, Txinak dauka. Galioaren ekoizpenaren %90 kontrolatzen du, adibidez. Eta galioa, Luengok esan duenez, gero eta gehiago eskatzen den materialea da. Ategiko ordezkariaren arabera, material hori aluminioaren birfintzean sortzen den azpiproduktu bat ez da lortzen zaila baina Txinak behartu egin du bere industria guztia material hori bakandu dezan. Mendenbaldean, ordea, halakorik ez da egiten.

Kezkatuta mintzatu da mendebaldea herrialde horien menpeko delako hornikuntzarako. Zera iritzi dio: “Hau lasterketa bat da. Ez goaz lehenengo postuan eta ez gara faborito”. “Mineral kritikoen ekoizpena kontrolatzen duena izango da energia transizioaren buru”, amaitu du.

 

Fuente: JONE LARRAÑAGA- Faktoria- EITB

Foto: kalineri-unsplash

Related News

Año Nuevo Chino, ¿traerá novedades?

Sube el precio mundial de la chatarra, ¿por qué?