Skip to main content

ATEGIKO ZUZENDARITZA OROKORREAN ERRELEBOA

Datorren astean gauzatuko da erreleboa Ategiko Zuzendaritza Orokorrean, Edorta Herce izango delarik Zuzendari Orokor berria. Bestalde, Txema Gisasolak amaituko du enpresa arloan eduki duen esperientzia zabal eta askotarikoa, beti MONDRAGON Korporazioari lotua, 1987ko bere hastapen profesionaletik 2014an Ategiko Zuzendaritza Orokor postua bere egin arte.

Zuzendaritza Orokorreko erreleboa dator behin 2017-2020 Plan Estrategikoa amaituta eta, horrenbestez, Plan Estrategiko berriaren ezarpenaren hasiera fasean.

Txema Gisasolak Ategin garatu duen etapan zehar apustua berretsi da erosketatan kudeatutako bolumenaren hazkundean honek bezeroentzat aurrezpen lortzean duen eraginagatik; gaur egun 450 milioi euro kudeatzen dira, urtetik urterako % 10eko hazkundearekin.

Gainera bultzatu da bezeroarenganako orientazioa handitzea, Ategirentzat lerro estrategikoa dena, eta jada aldaketa positiboak sortzen ari da haiekiko harreman eta kudeaketan.

Epealdi honetan aberastu da enpresaren balio-proposamena, bezeroen neurrira eginiko proiektuak gehituz, enpresa arteko interkooperazioa bultzatuz eta zerbitzu gehigarrien bidez kudeaketa eraginkortasuna hobetuz. Horrez gain, bezeroentzako nazioarteko zerbitzuen garapena bultzatu da nazioarteko Erosketa taldearen bitartez.

Bestalde, Edorta Herce industria ingeniaria da eta 20 urteko ibilbidea du Mondragon Korporazioan. 2020 urtearen hasieratik MDA Zuzendari postua bete du Osagaien Dibisioan, lerro zuriaren estrategia gidatuz.

Bere ibilbide profesionala batez ere garatu du Tajo Group-en, plastiko osagai eta azpi-multzoen garapen nahiz ekoizpena lantzen duen enpresa taldea, non CEO postua bete duten hamaika urtez eta aurretiaz Automozio Negozio Zuzendaria izan da zazpi urtez.

Bere zuzendaritzapean Tajo Group-ek 2019an 38 milioi euroko fakturazioa lortu zuen, 330 pertsona enplegatuz bere hiru ekoizpen lantegietan.

Gainera, Edorta Herce CEO gisa edukita Tajo Group-en nazioarteko estrategia indartu zen, mugarri garrantzitsuenetako bi izan zirelarik Txekiar Errepublika eta Poloniako produkzio zentroak irekitzea.

 

Canal Ategitik ongietorria eman nahi diogu Edorta Herceri eta kudeaketa emankorra opa diogu datozen urteetan. Eta eskertu nahi diogu Txema Gisasolari erakunde honi eman dion bultzada eta garapena, bizi etapa berri oso pozgarria opa diogu.

Related News

¿Qué hacemos con nuestra cadena de suministro?- Parte 1: los riesgos

China elimina la devolución del IVA a las exportaciones de acero