Skip to main content

ATEGI Futures, lehengaiak erosteko arriskua minimizatuz

Lehengaien prezioaren lurrunkortasuna, arrisku eta kezka elementua da enpresentzat. Oraingoa bezain nahasia den garaian, arrisku hori areagotu egiten da. Zenbait lehengaien prezioak % 30 eta %50 artean alda daitezke, eta horien hegazkortasunak enpresa askotan ustiapeneko diru-sarreren % 30 eta %60 arteko arriskua suposa dezake.

Zentzu horretan, ATEGIk FUTURES garatu eta martxan jarri du. Zerbitzu digital bat da, industriak gehien eskatzen dituen materialen iraganeko eta egungo prezioa ezagutzeko eta, algoritmo oso baten arabera, aurreikuspenak sortzeko.

Beraz, hodeian dagoen sistema aplikagarri bat da, informazio-bolumen handien tratamendu algoritmikoa egiteko, “Etorkizuneko Nazioarteko Merkatuetan” metalak (aluminioa, kobrea, altzairua, nikela, estainua), polimeroak, plastikoa eta kautxua kontratatzeko operazio-euskarriko negozio-inteligentziaren euskarri gisa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak babestu du proiektua, Gipuzkoako enpresa-sarearen lehiakortasuna, iraunkortasuna eta lankidetza sustatzeko programaren 2019ko deialdiaren bidez.

Une honetatik aurrera, Canal ATEGI-k aldian-aldian Lehengaiekin eta horien bilakaerarekin lotura duten edukiak, albisteak, artikuluak eta ikerketak gehituko ditu.

Related News

La desaceleración del acero suaviza el apetito y los precios de la chatarra

LA “NO GUERRA COMERCIAL” ENTRE WALL STREET Y CHINA