Skip to main content

Mireia Sagardia: «Laukoztu egin dira itsas-garraio kostuak, Itsaso Gorrian dagoen ezegonkortasunagatik»

Ategik, Euskadi Irratian, itsas garraioaren egoeraren gakoak eman ditu une honetan

Ategi kooperatibako Garraio eta Logistika arduraduna da Mireia Sagardia. Suezeko Kanala zeharkatzeari uko egiten ari dira hainbat ontzi, eta irtenbide gisa Afrika inguratu behar izaten dute. Bidaia luzeagoa denez, kostua laukoztu behintzat egin dela azpimarratu du Sagardiak.

 

Suezeko kanala arriskutsu bilakatu da

Itsaso Gorrian dagoen ezegonkortasuna dela eta, lantegi batzuetan hasi dira ondorioak pairatzen. Asiatik jaso behar dituzten lehengaiak berandu datoz, ontziek Afrika zeharkatu behar baitute. Ategi kooperatibako Garraio eta Logistika arduradun Mireia Sagardiaren arabera, egoera hori hilabete batzuez luzatuko da.

Link honetan elkarrizketa osoa entzun dezakezu:

 

Argazkia: fredrick-filix-unsplash

Related News

China abre una ruta imposible que desafía las reglas del comercio marítimo: su primer carguero cruza el Ártico para entregar coches eléctricos a Europa en la mitad de tiempo

La demanda de crudo sigue sólida, la oferta descarrila