Skip to main content

Ategi Euskadi Irratian: nola eragingo du Ukrainako gatazkak lehengaietan?

Josu Luengo, lehengaien ATEGIko arduraduna, Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dute gaur goizean. Elkarrizketa lehengaien egungo egoerari buruzkoa izan da, baita Ukrainako gatazkak nola eragin diezaiekeen ere.

Errusiatik hidrokarburoak gasaeta petrolioa- eta lehengaiak ekartzen genituen; Ukrainatik, nekazal produktuak batez ere, garia eta ekilorea. Bada gerra hasi zenetik, hori guztia aldatu egin da eta prezioek izugari egin dute gora. Aluminioa % 15 garestitu  da, nikela % 20, eztainua % 5 eta paladioa % 27. Ukrainako gerra hasi zenetik, marka historikoa egin dute lehengai hauen prezioek. Josu Luengo Mondragon korporazioko erosketa zentralizatuen ATEGI enpresako lehengaien arduradunak ohartarazi du Ukrainako inbasioak sektore guztiei eragingo diela: “Nikela altzairu inoxidablea ekoizteko erabiltzen da, eztainua elektronikan, paladioa automozioan…. Lehengai horiekin lan egiten duen edozein enpresak jasango du kaltea”.

Enpresa askok errentagarritasuna galduko dutela eta horrek ixtera behartu ditzakeela ere iragarri du. Beste ekoizleren bila hasita, bidea dibertsifikazioa dela onartu du baina ez du uste irtenbide erreza izango denik epe laburrean: “Oso zaila da  epe laburrean beste herrialde ekoizle batzuk Errusiaren esportazio bolumena ordezkatzea. Mehatze baten ekoizpena handitzea ez da egun batetik bestera egiten den gauza bat, ezta merkea ere”.

Noiz arte jarraituko duten prezioek goraka ez dagoela aurreikusterik gaineratu du eta ohartarazi du luze jo dezakeela: “gerra amaituta ere ez ditut ikusten mendebaldeko herrialdeak  hurrengo egunean  Errusiari zigorrak kentzen”.

Entzun ezazu elkarrizketa osoa esteka honetan:

Josu Luengo/ Euskadi Irratia- Faktoria

 

Related News

Pronóstico de la demanda de acero en 2023 y 2024

El apetito mundial por el cobre excederá el suministro en la próxima década