Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela ospatu da, “Bikain 13, biratu euskara!” lelopean, BIKAIN ziurtagirien banaketa ekitaldiaren hamahirugarren edizioa.
BIKAIN kanpo-ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da eta honako hauek dira ebaluatzen diren alorrak: Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, Kanpo-harremanak, Barne-harremanak eta Hizkuntza kudeaketa
Orotara, jarduera ekonomiko desberdinetako 27 entitate publiko (11) eta pribatuk (16) jaso dute ziurtagiria hamahirugarren edizio honetan; horietatik hamabik goi-mailako urrezko BIKAIN egiaztatu dute, hamalauk tartekoa den zilarrezkoa eta batek oinarrizkoa. Gure kasuan urrezko maila lortu dugu, azken 4 urteetako lanaren ordain sari dena.
Zorionak Ategi osatzen dugun guztiori, norbanakoak egiten baitu ATEGI euskal enpresa izatea.