Skip to main content

ATEGI EFENIA proiektuan

logo Unión EuropeaImagen de portada Nota del Gobierno Vasco ante el atentado de Barcelona

 

LKS, ELAY-LAN, INDUSTRIAS TECNICAS DE LA ESPUMA eta ATEGI enpresek osatutako partzuergoa EFENIA proiektua garatzen ari da ISEA Zentroaren laguntzarekin.

 

Industriako produkzio-prozesuetatik datozen datuak denbora errealean jasotzeak eta Adimen Artifizialeko teknologien bidez aztertzeak aukera handiak eskaintzen ditu industria hobetzeko Fabrikazio Aurreratuaren ildo estrategikoan.

 

EFENIA proiektuaren helburu nagusia datuak instalazioan jasotzeko eta denbora errealean modu adimendunean aztertzeko sistema bat ikertu eta garatzea da, instalazioaren energia-kontsumoa optimizatzeko argibideak emateko eta anomaliak detektatzean oinarritutako mantentze prediktiboa egiteko gai izango dena.

 

EFENIA proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Europar Batasunaren (EGEF) HAZITEK programaren finantzaketa jaso du.

 

Argazkia: chuttersnap-eH-unsplash

Related News

La UE estudia imponer un tope temporal al precio del gas natural

Chinese New Year