Skip to main content

Energia

1

Energia funtsezkoa da produkzioko sektore guztien garapenean; energiaren erabilera modu eraginkorrenean, ingurunean eragin txikia eraginez eta ahalik eta kostu txikienean egin beharko litzateke.

Europa 2020 etorkizuneko estrategiak proposatzen du garapenaren hiru zutabeetako bat hazkunde jasangarria dela, eta hazkunde jasangarria esatean baliabideen erabilera eraginkorragoa egiten duen ekonomia berdeagoaren eta lehiakorragoaren sustapenaz ari gara.

Merkatu energetikoak zein hegakorrak diren eta enpresetan zenbateko eragina duten badakigunez, gure bezeroen esku jartzen dugu energiaren merkatuan aditua den talde bat enpresei kostuak aurrezten laguntzeko. Horrez gain, talde honek beren lehiakortasuna hobetzen laguntzen die eta ekonomia, enpresa eta ingurumen arloko iraunkortasuna sustatzeko ere lagungarria da.

Elektrizitatea

Gure xedea gure bezeroen kostu energetikoak murriztea, arriskua kontrolatzea eta aurrekontua ziurtatzea da; hori dela eta, gure zerbitzuak beren beharretarako egokitzen ditugu.

Merkatu elektronikoetan komerzializadoreetan eta elektrizitatearen prezioan eragina duten elementu nagusiei buruz dugun ezagutza eta esperientziari esker, hornikuntza elektrikoa kontratatzeko une eta kontratu mota egokia identifikatzen dugu eta bezero bakoitzaren beharretara eta filosofiara egokitzen gara.

1.- MERKATUAREN AZTERKETA

  • Penintsulako elektrizitate merkatua hegakorra da mix energetikoaren egituraren ondorioz; presentzia handia dute iturri berriztagarriek, energia sortzeko erabilitako lehengaien (ikatza, petrolioa, gasa) kotizazioaren eboluzioak, joera makroekonomiko handiek eta mundu mailako erabaki politikoek.
  • Ez gara etorkizuna iragartzen saiatzen, baizik eta merkatuaren funtzionamendua ulertzen saiatzen gara eta, prezioan eragina duten aldagaiak kontuan izanda, neurrira egindako estrategia bat ezartzen dugu zure enpresarentzat, energia arloko helburuak lortzeko.  Hori dela eta, hainbat adierazleren jarraipena egiten dugu, hala nola, OMIE eguneroko merkatua, forward OMIP merkatua, OTC, meteorologia, merkatuaren likidezia edo nazioarteko loturak, gure aholkularitza-zerbitzuan balioa emateko eta arriskua behar bezala kudeatzeko. 
  • Astero emango dizugu merkatuen eboluzioaren berri eta aurrez aipatutako adierazle nagusien berri ere bai, diseinatutako estrategia monitorizatzen lagunduko baitigute.

2.- JARRAIPEN ARAUTZAILEA

  • Sektore elektrikoaren zati handi bat araututa dago, beraz, arauzko aldaketa oro ulertzea eta aurrea hartzea ezinbestekoa izango da merkatuan nola eragingo duen eta elektrizitatearen kostuan zer ondorio izango dituen ulertzeko.
  • Horregatik, legediaren jarraipena egiten dugu, aldaketen proposamen oro aztertzen dugu eta horren eraginaren berri ematen dugu.

3.- EROSKETAREN KUDEAKETA

  • Bezero bakoitzarekin uneoro gabiltza lanean, bere kostu eta aukera arloko xedeak ahalik eta ongien nola lortu zehazteko arriskuak minimizatuz.
  • Merkatu elektrikoan funtsezkoa da erosteko unea, horregatik izaten ditugu kontuan parametro hauek:
    • Merkatuen eboluzioa.
    • Komerzializadoreen egoera.
    • Prezioetan eragina duten aldagai ekonomikoak, politikoak, arautzaileak, etab.
  • Horrela erosketa pertsonalizatuko estrategiarik hoberena zehazten dugu, gure bezero bakoitzarentzako kontratu bidezko irtenbiderik egokiena lortuz (prezio finkoak, aldakorrak edo mistoak; spot edo forward merkatua; neurrira egindako produktuak…), denak ez baitira berdinak eta denek ez baitituzte eskakizun berdinak izaten.
  • Hornitzeko baldintzez gain, bolumen-konpromisoa, ordainketa-baldintzak, ixteko aukera, etab negoziatzen ditugu, horrela gure bezeroak une bakoitzean kontratuzko baldintzarik hoberenak izan ditzan.

4.- KONTRATUEN KUDEAKETA

  • Kontratuko baldintzen eta hornikuntzaren negoziazioa hornitzailearekin itxitakoan, gure bezeroari laguntzen diogu fakturazioaren kontrolean; fakturak aztertzen ditugu, akatsak daudenean erreklamazioak egiten ditugu eta teleneurketa duten bezeroei hileko txostena egiten diegu, elektrizitatearen kontsumoa aurreikusteko eta hileko kostua aurresateko.
  • Gainera, elektrizitatearen kostuan eragina duten parametroak optimizatzeaz arduratzen gara.

5.- BESTE ZERBITZU BATZUK

  • Gure bezeroei administrazioko izapideak egiten laguntzen diegu, Industria sailean, Ogasunean…
  • Aldagaien jarraipena eta kontrola egin ahal izateko, gure bezeroen esku jarri dugu web bidezko tresna bat.

Gasa

Gure xedea, gure bezeroen kostu energetikoak murriztea, arriskua kontrolatzea eta aurrekontua ziurtatzea da; hori dela eta, gure zerbitzuak beren beharretara egokitzen ditugu.

Merkatu elektronikoetan, Komerzializadoreetan eta gas naturalaren prezioan eragina duten elementu nagusiei buruz dugun ezagutza eta esperientziari esker, hornikuntza kontratatzeko une eta kontratu mota egokia identifikatzen dugu eta bezero bakoitzaren beharretara eta filosofiara egokitzen gara.

Ategin oso ongi ezagutzen ditugu merkatu horiek eta estrategiak garatzen ditugu gure bezeroek aukerak aprobetxa ditzaten, kontratatzeko une egokia identifikatuz.

1 MERKATUAREN AZTERKETA

  • Merkatuko prezioetan eragina dute eskaintzak eta eskariak, baina baita faktore geopolitikoek edo makroekonomikoek ere.  Kostuetan hegakortasunak izan dezakeen eragina murriztea lortzeko, erosketa-estrategia egokia erabili behar da, bakoitzaren arrisku-erresistentziaren eta helburuen araberakoa.
  • Adierazle nagusien jarraipena egiten dugu (rent, kanbio-tasa, merkatuko likidezia, OTC, hegakortasuna, nazioarteko loturak, etab.) gasaren arloko hub nagusiez gain (MIBGAS, TTF, NBP, Henry Hub, etab.) eta Komerzializadoreen egoera ere jarraitzen dugu, arriskua kudeatzeko.
  • Ez gara etorkizuna iragartzen saiatzen, baizik eta merkatuaren funtzionamendua ulertzen saiatzen gara eta prezioan eragina duten aldagaiak kontuan izanda, estrategia egoki baten jarraibideak ezartzen ditugu, arriskua kudeatzeko eta helburuak betetzeko.
  • Astero emango dizugu merkatuen eboluzioaren berri eta aurrez aipatutako adierazle nagusien berri ere bai, diseinatutako estrategia monitorizatzen lagunduko baitigute.

2.- JARRAIPEN ARAUTZAILEA

  • Gas sektorearen zati handi bat araututa dago, beraz, arauzko aldaketa oro ulertzea eta aurrea hartzea ezinbestekoa izango da merkatuan nola eragingo duen eta gasaren kostuan zer ondorio izango dituen ulertzeko.
  • Horregatik, araudiaren jarraipena egiten dugu, aldaketen proposamen oro aztertzen dugu eta horren eraginaren berri ematen dugu.

3.- EROSKETEN KUDEAKETA

  • Bezero bakoitzaren beharretara egokitzen gara. Ategin, bezero bakoitzarekin uneoro gabiltza lanean, bere kostu eta aukera arloko xedeak ahalik eta ongien nola lortu zehazteko, arriskuak minimizatuz.
  • Erosketaren kudeaketan parametro hauek izaten dira kontuan:
    • Merkatuen eboluzioa;
    • Komerzializadoreen egoera;
    • Prezioetan eragina duten aldagai ekonomikoak, politikoak, arautzaileak, etab.
  • Negoziazioetan erosketa-estrategia gauzatzen dugu eta bezeroaren beharretara ongien egokitzen diren kontratazio-motak proposatuz (prezio finkoak, mistoak edo produktu desberdinetarako indexazioak hala nola, Brent/kanbio-tasa, Hub, etab.; Spot edo Forward merkatua edo neurrirako produktuak) erosteko erabakia une egokian hartzeko helburuarekin.
  • Hornitzeko baldintzez gain, bolumen-konpromisoa, ordainketa-baldintzak, ixteko aukera… negoziatzen ditugu, horrela gure bezeroak une bakoitzean kontratuzko baldintzarik hoberenak izan ditzan.

4.- KONTRATUEN KUDEAKETA

  • Kontratuko baldintzen eta hornikuntzaren negoziazioa hornitzailearekin itxitakoan, gure bezeroari laguntzen diogu fakturazioaren kontrolean; fakturak aztertzen ditugu, akatsak daudenean erreklamazioak egiten ditugu eta teleneurketa duten bezeroei hileko txostena egiten diegu, gas naturalaren kontsumoa aurreikusteko eta hileko kostua aurresateko.
  • Gainera, gasaren kostuan eragina duten parametroak optimizatzeaz arduratzen gara.

5.- BESTE ZERBITZU BATZUK

  • Gure bezeroei administrazioko izapideak egiten laguntzen diegu, Industria sailean, Ogasunean…

Kategoria gehiago

null

GARRAIOA

null

IKT

null

HORNIDURAK

null

NAZIOARTEKO EROSKETAK