Skip to main content

Bikain Ziurtagiria

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela ospatu da, “Bikain 13, biratu euskara!” lelopean, BIKAIN ziurtagirien banaketa ekitaldiaren hamahirugarren edizioa.

BIKAIN kanpo-ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da eta honako hauek dira ebaluatzen diren alorrak:  Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, Kanpo-harremanak, Barne-harremanak eta Hizkuntza kudeaketa

Orotara, jarduera ekonomiko desberdinetako 27 entitate publiko (11) eta pribatuk (16) jaso dute ziurtagiria hamahirugarren edizio honetan; horietatik hamabik goi-mailako urrezko BIKAIN egiaztatu dute, hamalauk tartekoa den zilarrezkoa eta batek oinarrizkoa.  Gure kasuan urrezko maila lortu dugu, azken 4 urteetako lanaren ordain sari dena.

Zorionak Ategi osatzen dugun guztiori, norbanakoak egiten baitu ATEGI euskal enpresa izatea.

 

Related News

¿Cómo gestionar el impacto de tus retos ESG en tu cadena de suministro?

ATEGI KORRIKAREKIN BAT!